NATURA MUGIMENDUAREN EUSKARRIA
NATURA MUGIMENDUAREN EUSKARRIA
Dimegaz elkarteak sorkuntza artistiko garaikideak egiten ditu. Elkartearen ekoizpenen oinarria dantza bertikala, eskalada eta musika dira; dantza garaikidea, natura, hormak, euskal kultura eta euskal nortasuna uztartzen dituzte.
Euskal Herrian esanahi berezia duten lekuetan gauzatu ohi ditu bere ekoizpenak, eta nazioartean sona eta arrakasta handia lortu izan dute, Harria Herria film laburrak esaterako.
Egun, DENDU zeneko proiektuaren aurkezpen-lanak egiten dabil; estreinatu berri du dFERIA 2022 arte eszenikoen azokan. TxalapArt produkzioak ekoiztetxearekin sorturiko emanaldiaren lehenengo aurkezpen saioa Oreka TX musikariekin elkarlanean egin zuen Donostiako Kursaalen.
Honetaz gain, beste zenbait proiektutan dago murgildurik: Harrobi Dantza Bertikala konpainiaren zuzendaritza artistikoaz eta ekoizpenaz arduratzen da; Dingilizke proiektu pedagogikoa hezurmamitzen dihardu; eta Euskal geografian zehar egindako jardun artistikoak dokumentatzeko lanetan dabil, Haize Lerroak film laburra esaterako (Anboto mendian grabaturiko egitasmo performatiboa).